Potxin eta Patxin
2002a ezkeroztik herriz herri, enparantza, antzoki, kultur etxe, frontoi, ikastetxe, jolas toki edo kirolgune hainbat ezagutu ditugu.

Urtero ikuskizun berri bat eskeintzen dugu, zorionez urtero leku berdin batzuetara joaten garelako, horrela bertakoek ikuskizun desberdin bat ikusi dezakete. Gai berri bat eta elementu desberdinak erakusten ditugu urtero, eszenatokia berrituz.

Aldiz, gure ikuskizunen funtsa bera da. Ikuslea ikuskizunaren parte senti araztea, elkarrizketa sortzea, parte hartzea bultzatzea bai jolas eta dantzaren bitartez, eta bide batez gai pedagogiko bat jorratzea.

Horretarako gorputz espresioa, musika, malabare, keinu eta abarrez baliatzen gara.